NOAUA!ren 20. urtemugako erakusketa ikusgai aste osoan

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 7a, 12:57

Bi hamarkada hauetan Usurbilen izandako hainbat gertakari eta bizipen oroitzeko aukera izango duzue. NOAUA! Kultur Elkarteko produktuak erostekoa eta baita NOAUA! kide izateko bazkidetza tramitatzekoa ere. Gaurtik igandera, ikusgai duzue NOAUA!ren 20. urtemugako erakusketa Sutegiko aretoan. Kulturaldiaren baitan antolatu dugun ekimenak ordutegi hau izango du:

-Azaroaren 7tik 11ra, 18:00-20:00 artean.

-Azaroaren 12an eta 13an: 12:00-14:00 artean.

Kulturaldiko hurrengo hitzorduak

Azaroak 10, osteguna

19:30 Hitzaldi-solasaldia Sutegiko auditorioan: Xabi Solanorekin, "Bere ibilbidea musikan".

Zehaztasunak: "Azaroaren 10ean, Usurbila etorriko da bere musika ibilbidea azaldu eta zuen galderak erantzutera. Baita berak oso ongi dakiena egitera ere, bere instrumentuekin bere musikaz gozatzeko aukera ere izango dugu Sutegin. 20 urteak zuekin guztiokin ospatu nahi ditugulako, gonbidatuak zaudete denok!!!".

Azaroak 11, ostirala

19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.

21:00 Kantu-bertso-afaria Artzabal jatetxean.

Bertsolariak: Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu.

Txartelak: 20€ (Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan).

Menua: Aperitiboa, Entsalada epela, Bakailuz beteriko piperrak, Txerri azpizun brotxeta, Brownia, Kafea eta Edaria.

"Kantu eta bertsozaleok galdu behar ez dugun hitzordua. Kantu Taldekoen eskutik, kalez kale girotuko duen kantu-jira lehenik Kaxkoan zehar. Segidan, kantu eta bertso afaria, lagun arte giro goxoan Artzabal jatetxean".

Azaroak 12, larunbata

20:00 "Non gaude?" antzezlana Sutegiko auditorioan:

Zehaztasunak: "AJE trilogiaren hirugarren zatia duzue honakoa. Aurrekoak, “Greban gaude” eta “Prest gaude!” izan ziren. Oraingoan non gauden ere ez dakigu!".

Sarrerak: 7€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 5€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Azaroak 13, igandea

19:00 Ruper Ordorika eta bere luxuzko "mugalarien" kontzertua Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: Ruper Ordorika diskoa labetik atera berri-berritan helduko zaigu Usurbilera. Guria Ostatuan izeneko disko berritik zenbait kantu lehenengoz aurkezteaz gain, bere ibilbide oparoan sortutako beste hainbat kantu eraberrituko ditu, ezbairik gabe. Bere luxuzko “mugalariekin” agertuko da Ruper, ohi bezala: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina); Hasier Oleaga (bateria); eta Lutxo Neirarekin (baxua).

Sarrerak: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.