Azaroaren 13an hainbat etxeetan bazkari berezia ospatuko da. Jatorri ezberdinetako herritarrak eseriko dira mahai baten bueltan. Bizipen, kultura, ohiturak elkartrukatuko dituzte, norbera bere sorterriko enbaxadore bihurtuz. Eta batez ere, herritarren arteko elkar ezagutza bultzatzuko du SOS Arrazakeria taldeak antolaturiko “Bizilagunak” egitasmoak. Izen emateko epea zabalik da, eta parte hartzera animatu zigun Usurbil Herri Anitza Jaian, aipatu taldeko kide Tarana Karimek.
Zer da “Bizilagunak”?
Tarana Karim: SOS Arrazakeriak antolatzen duen ekimen bat da. Euskal Herri mailan antolatzen dugun bosgarren aldia da, baina batez ere Gipuzkoako udalerri eta elkarte askok parte hartzen dute. Jatorri ezberdinetako familiak bazkari batean biltzen dira, baten edo bestearen etxean. Aurten azaroaren 13an. Bazkari honetan dinamizatzaile bat egoten da, familion arteko zubilana egiteko. Bi familiak elkartzerakoan, saiatzen gara beti herri berekoak izaten, harremanak jarraitzeko.
Iaz Usurbilgo bi familiek parte hartu zuten. Zer harrera du egitasmo honek?
Gipuzkoan behintzat 215 bat bazkari antolatu dira. 2.500 pertsonek parte hartu dute ekimen honetan. Bertako jendeak gertutasuna nabaritu dute. Kolektibo batzuei buruz iritzia aldatu zaie. Pixkanaka helburuak lortzen goaz. Jendearen iritziarekin ikusten dugu. Jada bosgarren urtea da, eta familia gehienek eta dinamizatzaileek errepikatzen dute.
Zer ekarpen egiten die esperientzia honek?
Askok jarriatzen dute laguntasuna, umeengatik edo kirola bertan egiten dutelako. Leku berdinetan biltzen dira berriz. Horregatik nahi dugu herri bereko familiak elkartzea, gero harremana jarraitzeko. Iaz bi familia izan genituen Usurbilen. Ia aurten gehiago biltzen diren. Animatu eta parte hartu!
Zer moduz doa aurtengo kanpaina?
Urte osoan egun horren zain izaten gara. Hasiak gara kanpainarekin, inskripzio lanekin. Familiak lortu nahi ditugu. Urtez urte gehitzen doa partehartzaile kopurua. Aurten parte hartzaile bereziak ditugu, kirolariak nahi ditugu gurekin ekimen honetan egotea, kirol guneetan elkarbizitza ere landu behar dela pentsatzen dugulako. Elkar ezagutu behar gara. Bestalde, desorekatua dago kanpotarren parte hartzea, beren egoeragatik diskriminatuak daudelako ez dute hainbeste parte hartzen. Errealitate hori ere erakutsi nahi dugu.
Izen emateko eta argibide gehiago jasotzeko bideok ditu:
943 32 18 11
Buruntzaldean: amherbizilagunak@gmail.com, 943 336 071/618 420 766.
sosracismobizilagunak@gmail.com
Facebook: /Bizilagunak
Twitter: @bizilagunak2016