Afari beganoa eta ekimen gehiago, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 8a, 11:19

Hainbat ekimen antolatzen ari dira lau urte bete dituen Usurbilgo Gaztetxea, urte amaiera honetarako. Hasteko, afari beganoa ostegun honetan eta Bertxortan ikuskizuna:

Hurrengo ekimenak

Azaroak 10, osteguna

20:30 Afari beganoa borondatearen truke, Usurbilgo Gaztetxean.

Ondoren, Bertxortan (antzerki eta bertsoen ikuskizuna).

Abenduak 8, osteguna

20:30 Afari beganoa borondatearen truke.

Abenduak 17, larunbata

3. Kaosa eta Lentejak jaialdia.

“Hasi prestatzen dilista errezeta berriak txapelketarako, lehia ziurtatua baitago!”.

Abenduak 24, larunbata

Kitarrentzako pedalen tailerra. “Kitarrentzako pedalak garesti daudela eta nazkatuta, geronek egin genitzake eta hori ikasteko tailerra egingo dugu. Horrela Olentzerori eskatu beharrik ez! Pedalen menua laster zabalduko dugu! Interesatuak deitu 608 566 683 zenbakira”.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.