Zuberoako ikastolak laguntzeko elkartasun kanpaina berria

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 9a, 09:15

Nafarroa hegoaldeko tokiko ekoizpena eta euskalgintza laguntzeko otarren salmenta epea itxi berri dugun honetan, Zuberoako ikastolako laguntzeko kanpaina berria orain. Nafartarrak taldearen eskutik, bueltan dator Zuberoako ikastolak laguntzeko gabonei begira antolatu ohi duten elkartasun kanpaina. “Ikusiz hizkuntza sailean zer nolako lana egiten ari den Ikastola, Xiberoa edo Iparraldean, gure arbasoen hizkera berreskuratze prozesu honetan, zuen laguntzaren eske bagatoz. Zuei esker, euskararen tokia Xiberoan segurtatua izanen da”, adierazi dute Sohütako Eperra eta Alozeko Basabürüko ikastoletatik.

Gure laguntza beharrean dira, eta horretarako, haiek ekoitzitako produktuak erostera animatzen gaituzte. Jasotako laguntza eskertuko dute. 2003az geroztik antolatzen duten elkartasun kanpainak bi helburu baititu; batetik, “tokiko janariak ezagutaraztea, Xiberoko etxalde eta enpresetan otarreak osatzen dituzten ekoizpenak eskainiz”, eta “ikastolaren egoera ekonomikoa hobetzea, ibiltera gastu guztiak estaltzeko xedearekin”.

Produktu goxo askoez hornituriko otarrak abenduaren 9ra arte eska ditzakezue NOAUA!n. Eguberrien atarian banatuko dituzte Nafartarrak taldekoek. Halere, nahi duenarentzat, otar sorta bat berehala eskuratzeko moduan jarriko dute.

Saskiak

Ahüzki: 450 g ardi gazna, 125 g ahate gibela, 150 g bixkotx poltsa artisanala, 500 g eztia, 200 g euska xerriki patea, 200 g euskal xerriki odolkia.

Prezioa: 40 euro.

Irati: 450 g ardi gazta, 125 g ahate gibela, 150 g bixkotx poltsa artisanala, 500 g eztia, 400 g euskal xerriki lukainka, 640 g axoa xahalki xehatua saltsan.

Prezioa: 52 euro.

Eskaerak: abenduaren 9ra arte, elkartea@noaua.eus , 943 360 321, edo lonxo@telefonica.net

Informazio gehiago: ikaskoli.eu