Artzabal eta Arrate egoitzetako zenbait zerbitzu esleitzeko lizitazioa martxan

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 11a, 08:09

Usurbilgo Artzabal eta Aginagako Arrate egoitzetako ile-apaindegi eta manikura-pedikura zerbitzuak esleitzeko lizitazio prozesua abiatu du Usurbilgo Udalak. Esleipena bi urterako izango da, beste bi urtez luzatu ahalko dena. Interesdunek, argibideak eta agiriak eskuratu eta aurkezteko 20 egun naturaleko epea izango dute, ostiral honetatik zenbatzen hasita. Gaur argitaratu ditu deialdiko oinarriak hain zuzen, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Eskaintzak aurkezteko epea igarota, "www.usurbil.eus webgunean jakinaraziko da B eta C gutun azalen irekiera eguna, ordua eta tokia".

Informazio gehiagorako:

Usurbilgo Udala, Joxe Martin Sagardia plaza z/g

943 371 951

kontratazioa@usurbil.eus

usurbil.eus

Santueneko udal etxebizitzaren enkantean parte hartzeko aukera zabalik

Santuenea 25 zenbakiko hirugarren ezkerra helbidean kokatua dagoen etxebizitza izango da Usurbilgo Udalak enkantera aterako duena. 2015eko udaberrian atera zuen Udalak jabetzan duen pisu hau eta Santuenea, 17-1º A helbidean kokaturiko bizilekua enkantera, baina uda hartan bertan desertu deklaratu zuten deialdia.

Aipatu moduan, bi bizilekuotako bat berriz enkantera aterako du Udalak. Gutxieneko prezio bat finkatua dute; 106.323,45 euro. Gehienezkoa baita; 132.823,45 euro. Etxebizitza eraberritua dago barrutik. "Lizitazioan esku-har dezakete, zuzenean edo ordezkari bitartez, per­tsona natural edo juridikoek, espainiar edo atze­rritarrek, Kode Zibilak aurreikusitakoaren arabera jarduteko gaitasun osoa badute eta ez badute Sektore Publikoko Kontratuen Legeko Testu Bateginak 60. artikuluan ezarritako kontrata­tzeko inolako debekurik. Ezin izango dira eskura­tzaileak izan konkur­tsoa eskatuta daukatenak edo konkur­tsoan deklaratuta daudenak, edozein prozeduretan kaudimengabe­tzat jo direnak, esku-har­tze judizialaren mende daudenak edo 2003ko uztailaren 9ko 22/2003 Konkur­tso Legearen arabera ezgaituak izan direnak", Udalak ohartarazi duenez.

Esleipen honetan parte hartzeko interesa dutenek, Usurbilgo Udalean eskura ditzakete beharrezko agiriak eta baita argibide gehiago ere. Eskaintzak abenduaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira. Epe hau igarota, eskaintzak irekitzeko hitzordua, "lizita­tzaile guztiei jakinaraziko zaie udal web gunearen bitartez".

Informazio gehiagorako:

943 371 951

943 371 493 (Fax-a)

kontratazioa@usurbil.eus

usurbil.us

Urriaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Irudia: Usurbilgo Udala.