Asteburu mugitua, kirol hitzorduei dagokionean

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 11a, 07:53

Kirol eskaintza zabala asteburu honetan ere. Futbol eta eskubaloi taldeen jardunaldiarekin batera, bi final handi ospatuko dira; batetik, Aitzagako 4 t´erdiko pilota txapelketarena ostiral honetan, eta eguraldiak eragozten ez badu, azaroaren 6an bertan behera geraturiko Endika Abril Errebote Txapelketakoa etzi. Gogoan izan bestalde, igandean ospatuko dela baita, Behobia-Donostia lasterketa ezaguna. Han ere usurbildar mordoa ikusiko dugu bizi asko korrika:

Errebote txapelketako finala igandean

Euriagatik azaroaren 6an bertan behera utzi zuten Endika Abril Errebote Txapelketako finala igande honetan, azaroaren 13an, jokatuko da, goizeko 11:00etan Villabonako plazan. Gogoan izan, zubietarrak heldu direla finalera. Donibane Lohitzuneko Luzaz Gaztekoak izango dituzte aurkari.

Aitzagaren lau eta erdiko finala

Hilabetez kanporaketak eta azken faseko neurketak jokatu ostean, final handiaren txanda orain. Ostiral honetan, azaroaren 11n, Aitzaga Elkarteak antolaturiko lau t´erdiko pilota txapelketako final handia, 20:00etan hasita Usurbilgo frontoian. Kirol ekimen honetan zehar parte hartu duten 16 bikoteetatik bi heldu dira amaiera honetara: Motza-Esnaola eta Urkamendi-Beloki. Haietako batek irabaziko du txapelketa.

Proba moduan egin dute kirol txapelketa hau. Garai batean ere antolatzen zuten eta berreskuratu egin nahi zuen Aitzaga Elkarteak. Aipatu moduan, 16 bikoteek, 32 lagunek parte hartu dute. Eta gehiagorako gogoz geratu direla adierazi digute antolatzaileek. Horregatik, esperimentu moduan antolaturiko edizio honen ostean, negu parte honetan zehar federatu gabeei zuzenduriko pilota txapelketa hau berreskuratzeko lanketa sakonagoa egin asmo dute.

Gipuzkoako Pala Txapelketa

Ostiral honetan, gomazko palako lehen mailako neurketa Aginagan 20:45ean hasita. Errasti-Urdanpilleta (Pagazpe) eta Loiolatarra 1 bikotea lehiatuko dira Ariztitxo pilotalekuan.

52.Behobia-Donostia igandean

Igande honetan ospatuko da Fortuna Kirol Elkarteak antolaturiko 20 kilometroko lasterketa ezaguna. Izen ematea itxita dago jada. 35.000 lagun espero dira, usurbildarrak tartean. 09:30etan abiatuko dira gurpildun aulkiko parte hartzaileak, 09:35ean patinatzaileak eta 10:00etan oinezkoak, Behobiako nazioarteko zubiaren ondotik Donostiako Bulebarrerantz. Usurbildarren sailkapena, hurrengo aldizkarian. Informazio gehiagorako: behobia-sansebastian.com

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 12, larunbata

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 5A

10:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Egia 3

11:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Eibar Eskubaloia C

13:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Neumaticos Bayona Pulpo

15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri

17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri

19:30 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Ucin Aluminio Usurbil-Ermuko Errotabarri

Azaroak 13, igandea

11:30 Alebin neskak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa (lagun artekoa): Usurbil K.E.-Hernani E.T.

Futbola Haranen

Azaroak 12, larunbata

09:15 Benjaminen topaketa: Udarregi Ikastola.

11:00 Alebin mutilak:

Udarregi 5A-Urnieta 5A

Udarregi 6B-Landaberri A

12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Añorga K.K.E.

16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Euskalduna S.D.

Azaroak 13, igandea

09:30 Futbol Eskola, 2006 Topaketa (60 jokalari inguru): Usurbil F.T., Martutene, Corass, Kostkas A eta Kostkas B.

11:30 Futbol Eskola, 2007 eta 2008koen topaketa (60 jokalari inguru):

Usurbil F.T.-Texas