Urrian beherantz langabezia eta kontratazioa

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 11a, 10:15

Beheranzko bidean segitzen du langabezia tasak Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera. Urrian 267 langabetu zenbatu zituzten udalerri honetan, irailean baino 21 lagun gutxiago. Beherakada orokorra izan den arren, nabarmenagoa izan da gizonezkoen artean. 131tik 118ra jaitsi da langabetu kopurua gizonezkoen artean, hilabeteko tartean. 157tik 149ra emakumezkoen artean.

Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere langabetu kopurua murriztu zen urrian. Bailaran, irailean baino 140 langabetu gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Gipuzkoan, irailean baino 893 langabetu gutxiago.

Halere, erregistratzen diren lan kontratu gehienek aldi baterako izaten segitzen dute. Usurbilgo kasuan, urrian 302 kontratu erregistratu ziren, haietatik 284 aldi baterako. Eta oraingoan, emakume gehiagoren kontratuak erregistratu dira, 160 guztira. Gainerako 142 kontratuak gizonezkoenak izan dira. Halere, gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek.

2016ko urria

Usurbil: 267.     Buruntzaldea: 3.831.    Gipuzkoa: 38.318.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 118.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 52.

45 urtetik gora: 60.


Emakumezkoak: 149.

25 urtetik behera: 10.

25-44 urte artean: 74.

45 urtetik gora: 65.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 7.

Industria: 37.

Eraikuntza: 25.

Zerbitzuak: 181.

Aurretik lanik gabe: 17.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 857.

Astigarraga: 259.

Hernani: 1.108.

Lasarte-Oria: 1.052.

Urnieta: 288.

Usurbil: 267.

Guztira: 3.831.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 38.318.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 302.

Aldi baterakoak: 284.

Zerbitzuen sektorean: 224.

Sexuaren arabera: 142 lan kontratu gizonezkoenak, 160 emakumezkoenak.

2016ko abuztuko datuak