Kantu Taldekoak kalez kale abesten aritu ziren, Artzabalen ospatu zen kantu-bertso-afariaren aurretik. Eskuetan, NOAUA!rekin eta Udalarekin elkarlanean argitaratu duten kantu-liburuxka berria eskutan zutela. NOAUA!ren 20. urtemugako erakusketa bisitatu zuten, Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Bertsoa eta kantua uztartu zituzten, gero Artzabalgo otorduan egin zuten moduan. Lagun arte giro bikainean.