Kale giroa zerion goizetik frontoi inguruari. Kalea bizitu nahi zuten, eta gaurko giro euritsuak ez du eragotzi jendea plazara irtetea. Aterpean ospatu da "Kalea Bizi" Hurbilago Elkarteko tabernarien ekimen berriko lehen edizioa. Herriko trikitilariek girotu duten gune gastronomikoan ez da falta izan jan edanik. Ezta aipatu moduan, herritarrik ere. Jende gehien batu den unea, ohi bezala eguerdiko ordubatak aldera izan da. Jan edanak herritarrek biltzen dituen erakusle ondoko irudiak. Hurrengo "Bizi Kalea", abenduaren 11n, Artzabalen. Ekimen ibiltaria izango baita:
-Abenduak 11, igandea: bigarren azoka Artzabalen.
-Urtarrilak 15, igandea: munduko janarien inguruko Tipi-Tapa tabernaz taberna.
-Otsailak 12, igandea: hirugarren azoka frontoian.
-Martxoak 12, igandea: laugarren azoka Txapeldun taberna aurreko plazan.
-Apirilak 16, igandea: koloreen inguruko Tipi-Tapa tabernaz taberna.
-Maiatzak 13, larunbata: Hurbilago Azoka frontoian.
Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.