Tokikomek NOAUA! saritu du

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 14a, 10:58

NOAUA! ere kide duen Tokikom tokiko komunikabideen bateraguneak sariak banatu berri ditu Arrasaten, astelehen goiz honetan Debagoeinako udalerri honetan antolatu dituzten jardunaldien baitan. NOAUA! aldizkariak eduki onenaren saria jaso du. Pasa den Sagardo Egunaren bueltan, Udarregi bertsolariaren omenez frontoi atzean dagoen eskulturaren 50. urtemugaren harira NOAUA!k argitaratu zuen gehigarri bereziagatik saritu du Tokikomek etxe hau. Imanol Ubeda aldizkari honetako koordinatzaile eta kazetariak jaso du merezitako saria. Irudiak: Goiena.

Tokikomen jardunaldiak zuzenean jarrai ditzakezue, Goienaren eskutik, esteka honetan: http://goiena.eus/debagoiena/1478851963210

Remigio Mendiburuk Udarregi bertsolariaren omenez ipini zuen eskulturak 50 urte bete zituen hain zuzen, pasa den Sagardo Egunean, maiatzaren 22an. Oroimen ekitaldi berezia ospatu genuen egun hartan. Urtemugaren harira, NOAUA! aldizkarian gehigarri berezia plazaratu genuen: eskultoreaz, bertsolariaz, inaugurazioaz, garaiaz... Esteka honetan duzue irakurgai, astelehen goiz honetan eduki onenaren saria jaso duen argitalpen berezia: Udarregiren omenez, 1966-2016.