NOAUA!ren 20. urtemugako ikus-entzunezkoa sarean

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 14a, 10:12

Amaitu berri dugun Kulturaldi hasieran estreinatu genuen Sutegiko auditorioan. Aurreko aste osoan zehar Sutegin zabalik izan dugun erakusketan proiektatzen aritu gara. 20. urtemugako kultur astea amaituta, sarean da jada, "NOAUA!k 20 urte", kultur elkarte honek Luis Jambrina eta Aritz Arrizabalaga herritarrekin elkarlanean sortu duten ikus-entzunezko pieza laburra. Albiste honi atxikia duzue. Bi ahots biltzen ditu ikus-entzunezko lan honek; NOAUA! Kultur Elkarteko lehen lehendakariaren, Andoni Sagarnaren, eta egungoarena, Idoia Torregarairena. NOAUA!ren sorrera, bi hamarkada hauetako ibilbideaz, eta aurrera begirako erronkez mintzo dira.