Urrian abiatu zuten denboraldi berri honetan, Usurbilen izenean futbolean nortzuk lehiatuko diren, 2016-17 denboraldirako osatu dituzten jokalari taldeak ezagutu nahi badituzue, horretarako aukera eskainiko digu Usurbil F.T.-k igande eguerdian Kaxkoan antolatu dituen ekimenekin. Futbol talde guztiak batu nahi ditu Usurbil F.T.-k argazki sesio baterako. Horren ostean luntxa izango dute, aurretik txikienentzako jolasak:
Azaroak 20, igandea
10:30 Haurrekin jolasak Mikel Laboa plazan.
12:15 Usurbil F.T.-ko taldeen denboraldiko aurkezpeneko argazkiak aterako dira Mikel Laboa plazan.
Ondoren, luntxa Txiriboga tabernaren eskutik.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Asteburuko futbol neurketak
Azaroak 19, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Urnieta 5B
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Urnieta 6B
10:45 Infantil mutilak: Usurbil-Idiazabal B
16:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Asoleus C.F.
18:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E. “A”