Yolanda Arrietaren ipuin kontaketa saioa gaur Aginagan

Noaua Aldizkaria 2016ko azaroaren 16a

San Praixku Guraso Elkarteak antolatu dituen bi ipuin kontaketa saio eskainiko ditu haur eta gurasoentzat Yolanda Arrietak datozen bi asteazken hauetan, azaroaren 16an eta 23an 18:15ean hasita, Aginagako ludotekan. Lehenengo saioa beraz, gaur bertan.

Gaztelaniazko literatura topaketa

Azaroaren 23rako antolatu dute 19:00etan Sutegi udal liburutegian. Jon Bilbaoren “Bajo el influjo del cometa” ipuin-liburua aztertuko da saioan zehar. Ana Merino usurbildarrak gidatuko du saioa. “Parte hartzeko interesa duen edonorentzat, liburuak eskuragarri daude Liburutegian”, ohartarazi dute antolatzaileek.