Matrakak Usurbilgo Talde Feministak, herri eragile gehiagorekin elkarlanean ekimenak deitu dituzte Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunerako, azaroaren 25erako alegia. Oraingoan, batetik haurrek pairatzen duten indarkeria patriarkala salatuko dute. Bestalde, azaroaren 25a, euskal presoen eskubideen aldeko hileroko azken ostiraleko mobilizazio egunarekin egokituko denez, Arantza Zulueta euskal presoaren egoera bidegabea ere salatuko da elkarretaratze bidez. Azken urtean erail dituzten emakumeak ere gogoan hartuko dituzte Matrakek, astebete barrurako deitu dituzten hitzorduon bidez:
Azaroak 25, ostirala
18:00 “Ez arros, ez urdin, jostailuak haurrentzat berdin” solasaldia Potxoenean.
Hizlaria: Clara Wolfram.
Sarrera: Angela Carterren “Errauskine” ipuina moldatuta, Ixabel Agirresarobe herritarraren eskutik.
Elkarlanean: Matrakak, Usurbilgo Udala eta Hitz Aho.
20:00 Arantza Zulueta euskal presoak bizi duen egoera bidegabea salatzeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian.
Elkarlanean: Matrakak eta Usurbilen Nahi Ditugu.
Arratsaldean zehar, “Matxismoak eraildako emakumeen urratsak” oroitzapen ekitaldia.