Abenduaren 27an esleituko ditu GHK-k, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 16a, 09:20

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak datorren abenduaren 27an erabakiko du nork eraiki eta kudeatuko duen Zubietako erraustegia. Esleipena gauzatuta, urte berriarekin batera hasi asmo dituzte eraikitze lanak. 30 hilabetez, hau da, bi urte eta erdiz luzatzea aurreikusten dute. Eta legegintzaldi amaierarako, erraustegia 2019ko udaberrirako martxan egotea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok.

3 enpresa talde lehian

Erraustegia eraiki eta kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako lizitaziora hiru enpresa talde aurkeztu dira. Aldunditik berri eman dutenez, honako hauek izan dira eskaintzak aurkeztu dituztenak. Abenduaren 27an jakingo da, hiru taldeotako zeinek izango duen, hainbat adituek azpimarratu izan duten moduan, guztion osasun, ingurumen eta ekonomiarentzat kalteak ekar ditzakeen planta gauzatu eta martxan jartzeko ardura:

-Construcciónes y Promociones Balzola, S.A; Valoriza Servicios Medioambientales, S.A; Valoriza Gestión, S.A.

-Meridiam Investments SAS; Urbaser S.A; Altuna y Uria S.A; Construcciones Moyua S.L; Construcciones Murias S.A; LKS Ingeniería S.COOP.

-Fomento Construcciones y Contratas eta Sartech Engineering.