Txerri Festako bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 17a, 09:30

Iaz bezala, Zubieta Pilota Elkarteak bilgunea laguntzeko Txerri Festa antolatu dute igande honetarako, azaroaren 20rako. Txerria ardatz izango duen egun honetan, artisauen postuak jarriko dituzte, edota Joko Garbi partidak jokatuko dira. Bazkaria ere izango da. Txartelak aurrez eskuratu beharko dira Alamandegin. Ostegun hau, azaroaren 17a duzue hain zuzen txartelak erosteko azken eguna.

Azaroak 20, igandea

Txerri Festa Zubietan, Zubieta Pilota Elkartearen alde:

Goizean zehar, postuak: gazta egilea, pilota egilea, larruz eginiko lanak, sagardo egitea, ukenduak, ogia, beira...

Bertsolariak: Lizaso eta Egaña.

10:00 Txerri-hilketa ondorengo lanen erakusketa.

10:15 Txistorra, odolki eta saltxitxen ekoizpena. Ondoren, pintxoak salduko dira.

12:00 Gaztetxoen arteko Joko Garbiko partidak frontoian.

14:00 Bazkaria frontoian. Menua: Eusko Label Tolosako babarrunak eta Ibarlur Ibarrako piparrak, Lumagorri oilaskoak, gazta, kafea eta kopa. Txartelak aurrez salgai Alamandegin, azaroaren 17ra arte: helduenak 20 eurotan, 14 urtera arteko haurrenak 10 eurotan.

Bazkalostean, erromeria.

Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.