Erraustegiari buruzko herri galdeketa bukatu ondoren, berriro ere martxan Usurbilgo Erraustegiaren Aurkako Taldea. Galdeketa gauzatzeko lanetan buru-belarri aritu ziren eta orain ohiko dinamikari heldu diote berriro.
"Datorren azaroaren 29an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Potxoenean bilduko gara, eta deialdi zabala luzatzen diegu herritar guztiei. Erraustegiaren aurkako borrokan erreferentzia den gure herriak, une garrantzitsu honetan, errauste-plantaren mamua gain-gainean daukagunean, erantzun irmoa emateko antolatuta jarraitu beharrean gara. Horretan ahalegin guztiak beharrezkoak dira".