Futbol taldeen aurkezpena, eskubaloia eta pilota partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 18a, 08:55

Atsedenik ez asteburu honetan ere, herriko kirol taldeentzat. Futbola izango dugu Haranen, eskubaloia Oiardo Kiroldegian, eta pilota partida bat Usurbilgo frontoian. Nabarmentzeko bi deialdi ditugu, asteburuko kirol agendari begira; batetik, 2016-17 denboraldiko aurkezpena egingo duela Usurbil F.T.-k igandean. Eta bestalde, euriagatik bitan atzeratu den Endika Abril Errebote Txapelketako finala jokatzeko datak zehazteke segitzen duela. Xehetasun gehiago segidan.

Usurbil F.T.-ren denboraldiko aurkezpena

Urrian abiatu zuten denboraldi berri honetan, Usurbilen izenean futbolean nortzuk lehiatuko diren, 2016-17 denboraldirako osatu dituzten jokalari taldeak ezagutu nahi badituzue, horretarako aukera eskainiko digu Usurbil F.T.-k igande eguerdian Kaxkoan antolatu dituen ekimenekin. Futbol talde guztiak batu nahi ditu Usurbil F.T.-k argazki sesio baterako. Horren ostean luntxa izango dute, aurretik txikienentzako jolasak:

Azaroak 20, igandea

10:30 Haurrekin jolasak Mikel Laboa plazan.

12:15 Usurbil F.T.-ko taldeen denboraldiko aurkezpeneko argazkiak aterako dira Mikel Laboa plazan.

Ondoren, luntxa Txiriboga tabernaren eskutik.

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Asteburuko futbol neurketak

Azaroak 19, larunbata

09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Urnieta 5B

09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Urnieta 6B

10:45 Infantil mutilak: Usurbil-Idiazabal B

16:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Asoleus C.F.

18:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E. “A”

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 19, larunbata

10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 5B

10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Udarregi 6B

11:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Bidasoa A

12:15 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-H. Txarriduna Elgoibar

15:45 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Urduliz

17:30 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Urduliz

19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Dominicos Zaragoza

Azaroak 20, igandea

10:00 Alebin neskak, Errendimenduzko Gipuzkoako Txapelketa (lagun artekoa): Usurbil K.E.-Ereintza

11:00 Alebin mutilak, Errendimenduzko Gipuzkoako Txapelketa (lagun artekoa): Usurbil K.E.-Ereintza

Eskubaloia, Selekzioa

Azaroak 20, igandea

15:30 Gizonezko kadete promesen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Urdulizko Iparralde Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko jokalari Joseba Errazkin Bermejo eta Eneko Iribar Zumeta deitu dituzte hitzordu honetara.

15:30 Gizonezko kadete promesen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Aitor Zubelzu deitu dute hitzordura.

17:30 Emakumezko jubenil promesen euskal selekzioaren entrenamendu saioa Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalariok deitu dituzte hitzordu honetara: Eider Makazaga Estella, Nagore Lertxundi, Malen Azpiazu Zubeldia, Enara Eizagirre Hueta, Nahia Arbizu Zabal eta Ainhoa Illarramendi.

Finalik ez asteburuan

Berriz ere euriagatik bertan behera utzi behar izan zuten azaroaren 13an Villabonan jokatzekoa zen Endika Abril Errebote Txapelketako finala. Oraingoan, ez dago argi noiz arte atzeratuko duten neurketa garrantzitsu hau. Zubieta eta Donibane Lohitzuneko Luzaz Gazte taldekoen partida noiz jokatuko den zehazteke du oraindik Pilota Federazioak.

Pilota Usurbilen

Azaroak 19, larunbata

Ordua: 16:30.

Tokia: Usurbilgo frontoia.

Neurketa:

Eskuz banaka, nagusiak:

Quina (Pagazpe)-Tolosa