Berezia izaten ari da hasi berri duten denboraldia, 40 urte bete baitituzte. Urtemugaren harira hainbat ekimen berezi antolatzen ari dira, garai honetan egin ohi dituzten gainerako hitzorduez ahaztu gabe. Horien artean da hain zuzen, igande honetan ospatu dutena. 2016-17 denboraldirako osatu dituzten futbol taldeak aurkeztu ditu Usurbil F.T.-k.
Hilabeteotan ere martxan segiko du Futbol Eskolak. Honez gain, infantil mailan bi neska talde izango dituzte. Eta mutiletan, alebin, kadete, jubenil eta erregional mailan ordezkaritza izango du Usurbil F.T.-k. Futbol jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak, erronkez beteriko denboraldi honetan ere duten onena emateko prest dira: