Urteko hitzordu gozoena ospatzeko 6 egun baino ez dira geratzen. Badator 18. Erle Eguna! Honatx Erle Laguna taldeak, azaroko azken iganderako osatu duen egitaraua:
Azaroak 27, igandea
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza produktuak aurkezteko aukera.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, marrazki lehiaketa, bideo emanaldia Sutegin, buruhandi eta erraldoien kalejira.
13:30 Sari banaketa: ezti lehiaketako, gozogintzako eta marrazki lehiaketetako irabazleak.
14:00 Errifaren zozketa.
Antolatzailea: Erle Lagunak.
2015ko sarituak
Gozogintza
Olatz Goenaga
Ezti argia
1. Leire Arizaga, Hernani
2. Joan Maria Arabolaza, Oiartzun
Ezti iluna
1. Igor Merino, Barakaldo
2. Beñat Elorza, Zerain
Mila loreko eztia
1. Joxe Martin Beobide, Zizurkil
2. Iñigo Erauskin, Berrobi