Usurbildar mendizaleak protagonista izango dituen proiekzioa, autobabesari buruzko hitzaldi interesgarria, irteera herritik barrena eta bazkaria Patrin. Segidan duzue Andatza M.K.T.-k Mendi Aste honetarako osatu duen egitaraua.
Gogoan izan bestalde, abendurako eta urtarrilerako ere irteera bana antolatu dituztela eta 2017rako txangoen egitaraua herritarren ekarpenekin osatu nahi luketela, “ahal den xehetasun eta ezaugarri gehienekin. Krokisa edo mapa, ibilbidearen luzera, abiapuntua, amaiera tokia eta igotzen diren lepo edo gailurrak oso datu interesgarriak dira ibilaldia aurkezterakoan”. Proposamenak ostegunero 19:00etan Andatza M.K.T.ren egoitzara helarazi, bertako postontzian utzi edo andatza@hotmail.com helbidera bidali daitezke.
Beste ohar bat; Andatza M.K.T.-k baztarkideak behar ditu. "Andatza Mendi Elkarteko batzarra zortzi partadaideek osatzen dugu. Gaur egun hiru toki hutsik daude eta partaidetza behar dugu. Andatza Mendi Elkarteak antolatzen dituen ekintzak eta mendi irteerak antolatzen (2017koak prestatu behar ditugu) parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin andatza@hotmail.com helbidera mezua bidaliz edo ostegunetan arratsaldeko 19:00etan Andatza Mendi Elkarteko egoitzara agertuz".
Mendizaleen urte amaiera
Azaroak 23, asteazkena
19:30 Mendi Astea: "Andatzakoak Ordesako Monte Perdidon" proiekzioa Sutegiko auditorioan:
Zehaztasunak: "2016ko irailaren 9tik 11ra, 40 mendizaleek Ordesara egindako irteeraren ikusentzunezkoa ikusteko aukera izango dugu. Lehenengo egunean, Senda de los Cazadores, Mirador de Carcilarruego, Faja de Pelai eta Soasoko zirkotik Gorizeko aterpera (2.200 m) iritsi ginen. Hurrengo egunean, Gorizeko aterpetik abiatuta, laku izoztutik pasa ondoren Monte Perdidoko gailurra (3.355 m) egin genuen 40 mendizaleok. Azkeneko txangoan Carriatatik Faja Racunera eta Cotatuero zirkora abiatu zen talde bat eta Salaronseko klabijetako igoera ezagutzeko bidea hartu zuen beste taldeak".
Sarrera: doan.
Azaroak 25, ostirala
19:30 Mendi Astea: "Autobabesa mendi jardueretan" hitzaldia Sutegiko auditorioan:
Hizlaria: Mikel Nogues, Segurtasun eta Larrialdi Kudeaketan Graduatua. DYAko Erreskate Arduraduna.
Zehaztasunak: "2015. urtean, 391 mendi-istripu gertatu ziren Euskadiko mendietan. Mendi-istripuak ekiditeko, baita istripu hauek gertatzen direnean hauen kalteak murrizteko ere, ezinbestekoa da jardueraren plangintza egoki bat egitea eta larrialdi baten aurrean nola jokatu behar den jakitea. Hitzaldi honetan, hortaz, mendi jarduera bat era seguruan egiteko beharrezkoa den plangintzaren eta larrialdi egoera baten aurrean izan behar dugun jokabidearen inguruan hitz egingo da".
Sarrera: doan.
Azaroak 26, larunbata: Mendi Astearen amaiera
08:00 Irteera Usurbilgo inguruetara frontoi atzetik.
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean. Izen ematea, aurrez, Sutegin egingo diren Mendi Asteko ekitaldiak hasi baino lehen jarriko den mahaian. Mahai berean, 2016ko federatu txartelak berritzeko aukera egongo da.
Abenduak 11, igandea
Mendi irteera: Artikutzako trenbide zaharraren ibilbidea.
Zehaztasunak: "Azaroko Mendi Astearekin 2016ko egitaraua amaitutzat ematea aurreikusten zen, baina bazkideen gogoak ikusirik, abenduan eta urtarrilean ere mendi irteerak antolatzea erabaki da. Abenduaren 11n Oiartzungo Karrikatik abiatuta, Artikutzako trenbide zaharraren bidea ezagutuko dugu".
Abiatzeko hitzordua: 08:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: Karrika-Kausoro, Artikutzako trenbide zaharra. 9 km.
Izen ematea: 8 euroko ordainketa egin abenduaren 5a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Andatza M.K.T.-ren irteeretan derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orria aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.