2017: HERRI GALDEKETA USURBILEN?

UsurbilGureEskuDago 2016ko aza. 21a, 17:50

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko olatu indartsu bat sortzen ari da Euskal Herrian eta dagoeneko luzea da 2017an herri galdeketa antolatzeko asmoa azaldu duten herrien zerrenda; Sopela, Elorrio, Goizueta, Lekunberri, Oiartzun, Hernani, Lasarte-Oria, Zarautz, Orio...

Azken urte hauetako ibilbidearen ondoren, olatu indartsu horretara batu eta Usurbilen ere Herri Galdeketa egiteko garaia iritsi dela uste dugu Gure Esku Dago taldeko kideok.

Baina horretarako ezinbestekoa da guztion bultzada, herritarren partehartzerik gabe ez du zentzurik herri galdeketa antolatzeak.

Gauzak horrela, larunbatean (Azaroak 26) 12:00etatik 12:30era Potxoenean egingo den bilera irekira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan herri galdeketa antolatu ahal izateko eman behar diren lehen pausuak zehazten joateko elkartuko gara.

Animatu, zure zain egongo gara.

Herri bat gara. Erabakitzeko Eskubidea dugu. Herritarron garaia da.