Gabonetako Haur Parkerako langileak behar dituzte

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 22a, 08:03

Abenduaren 26tik 28ra Usurbilgo Udalak antolatuko duen Gabonetako Parkerako begiraleak behar ditu, gunea kudeatuko duen enpresak, Aupa Kultur Lanak-ek. Bertatik NOAUA!ra aditzera eman diotenez, lan deialdi honetan parte hartu ahal izateko begiraleek aisialdiko begirale titulua eta EGA izan behar dute. Interesdunek, aupa@aupakl.com helbidera bidali behar dituzte kurrikulumak.