Abisu horian egongo gara 24 orduz, astearte arratsaldeko 18:00etan hasi eta asteazken arratsaldeko 18:00ak arte. Euskalmet-en arabera, "prezipitazio iraunkorragatik. Kantauri isurialdeko zenbait puntutan, 60 l/m2 baino gehiago pilatuko dira. Gauean prezipitazio txiki-ertaina egingo du, eta ugaria izango da, bereziki kantauri isurialdean". Honatx egunotarako iragarpena:
Azaroak 22, asteartea
"Asteartean giroak okertzera egingo du orduek aurrera egin ahala eta tenperaturak behera egingo du. Goizean hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan, baina eguerdi inguruan eta ekialdetik hasita, hodeiak ugarituz joango dira; arratsalde eta gauean zerua estalita egongo da. Horrekin batera, euria ere egingo du; egunaren erdiko orduetan hasi eta arratsalde-gau partean edonora zabalduko da, eta, gainera, iraunkorra izango da. Haizea ipar-osagaitik finkatuko da goizean eta termometroak 10-13 ºC artean ibiliko dira gehienez. Elur-kota 1.200-1.400 m-ra egon daiteke azken orduetan".
Azaroak 23, asteazkena
"Asteazkena egun bereziki euritsua izango da. Edonon egingo du euria eta erruz gainera; litekeena da euria etengabe egitea, batez ere ipar isurialdean. Tenperaturak beste koska bat egingo du behera eta 8-10 ºC artean geratuko da. Elur-kota ere jaitsi egingo da eta 1.000-1.300 metrora egon daiteke goizaldean; gainerako orduetan, berriz, 1.200-1.500 m artean. Horrez gain, ipar/ipar-mendebaldeko haizea ere ibiliko da eta zenbait momentutan enbarazu egingo du, kostaldean eta Ebro Ibarrean batez ere".
Azaroak 24, osteguna
"Ostegunean hobera egingo du egunak aurrera egitearekin batera. Egunaren lehen partean oraindik ere hodei dezente izango ditugu eta baita euri apur bat ere. Gainera, mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da kostaldeko hainbat tokitan. Goizean, ordea, haizea hego-osagaira aldatuko da eta pixkanaka atertuz joango da. Hodeitza ere saretuz joan eta era horretan arratsaldean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Tenperatura maximoek pare bat gradu egingo dute gora".
Informazio eguneratua: euskalmet.eus