San Tomas Azokarako babarrun eta sagardoa prestatzen hasi

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 23a, 10:16

Datorren astelehenetik, azaroaren 28tik ekarri ahalko duzue NOAUA!ko egoitzara, abenduaren 18an ospatuko dugun San Tomas Azokako lehiaketetarako babarrun eta sagardoa. Honatx txapelketotan parte hartzeko bete beharrreko baldintzak. Oinarriak ohikoak, betikoak dituzue. Aldaketa bakarra, izen emateko epeari dagokio. Adi beraz datei! Eta zorte on!

Izen ematea

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra eta abenduaren 12tik 15era, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sariak:

1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.

2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.

3.Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa

Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.

Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa

Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.

Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:

-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...

-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.

-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.

-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.

-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.