Bere alabaren nortasun agiria izapidetu asmoz, Asier Huegun Donostiako Polizia Nazionalaren egoitzara hurbildu zen baina ezezkoa jaso zuen, paperetako bat euskaraz betea zuelako. Ezezkoaren aurrean ez zuen amore eman eta Hizkuntz Eskubideen Behatokira jo zuen. Azkenean, bere hizkuntza-eskubideak bermatu zitezela lortu zuen.
Hizkuntz Eskubiden Behatokiak kanpaina abiarazi du Asier Huegunen kasuarekin.