Urriaren 25az geroztik lan uzte partzialak egiten ari dira Amara eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzeko langileak. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira, zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea. "Uztailetik, zuzendaritzak ez du gurekin negoziatzera eseri nahi", adierazi dute langileen batzordetik. "Agian, zure babesarekin kasu gehiago egingo digute. Erabili zure eskubideak geltokietan, Eusko Jaurlaritzaren erreklamazio orriak eskatuz", diote langileek, erabiltzaileen artean asteotan banatu dituzten esku orrietan.
Lan uzteok tarteko, gutxieneko zerbitzuak finkatu dira datozen asteotarako, Usurbildik igarotzen den Zumaia-Donostia tren zerbitzuan, baita Lasarte-Oria Hendaiarekin lotzen duen linean ere. Honatx gutxieneko zerbitzuon egutegia:
Lan uzteen egutegia
Azaroak 24/Abenduak 19, 21, 23:
Gutxieneko zerbitzuak, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Hendaia zerbitzuetan, 6:25-8:35 eta arratsaldeko 17:25-19:35 artean. Gainerakoan, lan egunetako ohiko ordutegia.
Azaroak 26 / Abenduak 17, 31:
Gutxieneko zerbitzuak, Lasarte-Hendaia arteko zerbitzuetan, 6:25-8:35 eta 11:55-16:05 artean. Gainerakoan, larunbatetako ohiko ordutegia.
Azaroak 28, 30 / Abenduak 2, 27, 29
Gutxieneko zerbitzuak, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Hendaia arteko zerbitzuetan, 7:25-9.35 eta 18:25-20:35 artean. Gainerakoan, lan egunetako ohiko ordutegia.
Abenduak 13, 15:
Gutxieneko zerbitzuak Zumaia-Donostia eta Lasarte-Hendaia zerbitzuetan, 6:55-9.05 eta 17:55-20:05 artean, Gainerakoan, lan egunetako ohiko ordutegia.
Informazio gehiago:
Euskotren: euskotren.eus edo @euskotrenEJGV (Twitter)
Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)