Amador Granados, Gipuzkoako Kirol Ekitaldian saritua izateko hautagaien artean

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 24a, 11:11

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Kirol Ekitaldia ospatuko du abenduaren 14an, 18:45ean Irungo Ficoban. Aurtengoan, udan Rioko Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoetan parte hartu duten 160 kirolari gipuzkoarrak omendu nahi dituzte. "Ba al zenekien 160 kirolari gipuzkoarrek Olinpiar Jokoetan parte hartu dutela? Kirola gustokoa baduzu, ziur gaude baietz. Baita gure etxeko kirolariak jarraitzen badituzu ere. Aurten Gipuzkoako Kirol Ekitaldia etorkizunari begira dago. Gure olinpiarren eta paraolinpiarren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Beraz, adi egon ekitaldiaren berriei, Gala del Deporte Gipuzkoano orriaren bitartez. Gogoratu aurten abenduaren 14an, FICOBAn, ospatuko dela. Gure olinpiar eta paraolinpiarrak jarraitu, animatu eta bozkatu Gipuzkoako Kirol Ekitaldian. Guztiok batera etorkizunari begira", adierazi dute antolatzaileek.

Gipuzkoako Kirol Ekitaldian izango da

Dakizuenez, Paraolinpiar Jokoetako parte hartzaileen artean usurbildar bat izan genuen; Amador Granados Alkorta. "Brontzea eskuratu zuen pistako txirrindularitzako taldearekin bere hirugarren Paralinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, 50”664-ko denbora eginez", oroitzen dute ekitaldiko antolatzaileek.

Ez zen ordea jasotzen zuen lehen domina. "2008an diploma lortu zuen Pekingo Jokoetan eta Atenasekoetan, 2004. urtean, hamargarren postua lortu zuen. #GipuzkoaKirolak2016 tan babesa eman nahi al diozu? Aurten hautagai da gure ekitaldian eta abenduak 14an gurekin egongo da FICOBAn", iragarri dute Aldunditik.