Azaroaren 25ari loturiko mozioa, datorren osoko bilkurako gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 25a, 09:57

Azaroari dagokion Usurbilgo Udalaren osoko ohiko bilkura, hurrengo asteartean, hilaren 29an izango da. Ohi baino gai zerrenda luzeagoa jorratuko dute udal ordezkariek, pleno horretan. Besteak beste, lau mozio aurkeztuko dira. Bat, ate joka dugun Euskararen Egunari loturikoa. Bestea, ostiral honetako Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren ingurukoa. Gai gehiagori buruz ere eztabaidatu eta bozkatuko du udalbatzak:

Azaroko osoko ohiko bilkura

Eguna: azaroak 29, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko urriaren 17tik azaroaren 18ra (2016/0969-2016/1127).

2.2016/1056 dekretuaren berri ematea.

3-2016/1090 dekretuaren berri ematea.

4-2016/1020 dekretua berrestea.

5-A-107 Iartza eremuko 107.11 exekuzio unitatean kokatutako herri bidearen trazatu berriaren aldaketa gauzatu ahal izateko jaregitea eta trukaketa.

6-Udalaren ahots eta datu komunikaziorako sarearen lizitazioa: eskaintza ekonomiko onena izendatzea.

7-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako Berrikuspenaren Testu Bateginaren 02 Aldaketa Puntualaren hasierako onespena.

8-Toki-garapenaren, sustapen ekonomikoaren eta enpleguaren alorrean Beterri Buruntza udal mailako lankidetza hitzarmena onartzea.

9-Toki-garapenaren, sustapen ekonomikoaren eta enpleguaren alorrean Beterri Buruntza udal mailako lankidetza hitzarmenaren baitan Batzorde Kudeatzailerako bi ordezkari politiko izendatzea.

10-Mozioa: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

11-Mozioa: "Zer egin dezaket nik euskararen alde?".

12-Mozioa: Lasarte-Oriako Udalak Atsobakarren entrenamendu-zelaia eta atletismo-pista eraikitzeko egindako eskaerari erantzuna.

13-Mozioa: Elikagaien Bankuaren eta kontsumorako egokiak diren baina salmentarako baztertuta dauden elikagaiak.

14-Galdera-eskaerak.