Asteburuko kirol agenda, hitzorduz bete-betea

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 25a, 07:05

Bitan atzeratu duten Endika Abril Errebote Txapelketako final handia. Andatza M.K.T.-k antolaturiko Mendi Astearen amaiera. Pilota, eskubaloi eta fubol partidak. Oraingoan ere bete-bete egina datorkigu, asteburuko kirol agenda:

Endika Abril Errebote Txapelketako finala

Giro euritsuagatik bitan atzeratu ostean, igande honetan da jokatzekoa, Endika Abril Errebote Txapelketako final handia. "Ea oraingoan, hirugarrengoan, posible den. Aurreko bi saiakerak antzuak izan dira eta", adierazi dute Gipuzkoako Pilota Federaziotik. Hitzordua, igande goizeko 11:00etan, Villabonako errebote plazan. Gogoan izan Zubieta heldu dela azken txanpa honetara. Aurrez aurre izango dituzte, Donibane Lohitzuneko Luzean taldekoak. "Berriz ere bertan behera geldituko balitz, ikusteko dago hurrengo asteburuetarako programatuko den hala udaberrira atzeratuko den hitzordua", ohartarazi dute antolatzaileek. Iazko talde berak heldu dira final handira. Iaz, Luzean taldekoek 13-5 irabazi zieten zubietarrei. Ia aurtengoan zer gertatzen den.

Pilota partidak Usurbilen

Azaroak 25, ostirala

20:00 Usurbilgo frontoian:

Kadete mailan, eskuz banaka:

Zumarte-Oiarpe

Galarraga-Ilunpe

Albeniz-Lapke

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 26, larunbata

09:15 Benjamin neska-mutilak: herri kirolak.

11:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Langile

11:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Udarregi 6A

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Urola A

17:15 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiala ZKE

19:00 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiala ZKE

Oharra: infantil nesken Gipuzkoako Txapelketari loturiko Udarregi B Usurbil-Eibar C neurketa, atzeratu egin dute.

Eskubaloia, Euskal Selekzioa

Azaroak 27, igandea

15:30 Emakumezko jubenilen selekzioaren entrenamendua, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Anne Irazabal Esnaola eta Estitxu Berasategi Eizagirre deitu dituzte hitzordura.

15:30 Gizonezko kadeteen selekzioaren entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Julen Nazabal Aisa deitu dute hitzordura.

17:30 Gizonezko infantilen selekzioaren entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Eneko Furundarena Maiz deitu dute hitzordura.

Futbola Haranen

Azaroak 26, larunbata

09:30 Alebin mutilak:

Udarregi 5A-Udarregi 5B

Udarregi 6B-Udarregi 6A

10:30 Infantil neskak:

Usurbil A-Añorga C

Udarregi 6B-Urnieta 6A

12:00 Kadete mutilak:

Usurbil F.T.-Danena K.E. "B"

Azaroak 27, igandea

10:30 Futbol Eskola, 2007-2008: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.

Mendizaleen urte amaiera

Azaroak 25, ostirala

19:30 Mendi Astea: "Autobabesa mendi jardueretan" hitzaldia Sutegiko auditorioan:

Hizlaria: Mikel Nogues, Segurtasun eta Larrialdi Kudeaketan Graduatua. DYAko Erreskate Arduraduna.

Zehaztasunak: "2015. urtean, 391 mendi-istripu gertatu ziren Euskadiko mendietan. Mendi-istripuak ekiditeko, baita istripu hauek gertatzen direnean hauen kalteak murrizteko ere, ezinbestekoa da jardueraren plangintza egoki bat egitea eta larrialdi baten aurrean nola jokatu behar den jakitea. Hitzaldi honetan, hortaz, mendi jarduera bat era seguruan egiteko beharrezkoa den plangintzaren eta larrialdi egoera baten aurrean izan behar dugun jokabidearen inguruan hitz egingo da".

Sarrera: doan.

Azaroak 26, larunbata: Mendi Astearen amaiera

08:00 Irteera Usurbilgo inguruetara frontoi atzetik.

Ondoren, bazkaria Patri jatetxean. Izen ematea, aurrez, Sutegin egingo diren Mendi Asteko ekitaldiak hasi baino lehen jarriko den mahaian. Mahai berean, 2017ko federatu txartelak berritzeko aukera egongo da.

Abenduak 11, igandea

Mendi irteera: Artikutzako trenbide zaharraren ibilbidea.

Zehaztasunak: "Azaroko Mendi Astearekin 2016ko egitaraua amaitutzat ematea aurreikusten zen, baina bazkideen gogoak ikusirik, abenduan eta urtarrilean ere mendi irteerak antolatzea erabaki da. Abenduaren 11n Oiartzungo Karrikatik abiatuta, Artikutzako trenbide zaharraren bidea ezagutuko dugu".

Abiatzeko hitzordua: 08:00etan Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: Karrika-Kausoro, Artikutzako trenbide zaharra. 9 km.

Izen ematea: 8 euroko ordainketa egin abenduaren 5a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Andatza M.K.T.-ren irteeretan derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orria aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea".

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.