Erle Egunerako azpiegitura prestatzen hasiak dira

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 25a, 07:25

Gozogintzako postuen egitura muntatua zuten ostiral eguerdi honetarako, frontoiko oholtza ere bai. Sutegiko erakustaretoan, haurren marrazki lehiaketako sortze lanak ere zintzilikatzen ari ziren antolatzaileak. Nabari da, bi egun baino ez dira geratzen urteko igande gozoenerako. 18. Erle Eguna ospatuko dugu azaroaren 27an Usurbilen:

Azaroak 27, igandea

09:00-10:00 Ezti eta gozogintza produktuak aurkezteko aukera.

11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, marrazki lehiaketa, bideo emanaldia Sutegin, buruhandi eta erraldoien kalejira.

12:00 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira udaletxe paretik.

13:30 Sari banaketa: ezti lehiaketako, gozogintzako eta marrazki lehiaketetako irabazleak.

14:00 Errifaren zozketa.

Antolatzailea: Erle Lagunak.

2015ko sarituak

Gozogintza

Olatz Goenaga

Ezti argia

1. Leire Arizaga, Hernani

2. Joan Maria Arabolaza, Oiartzun

Ezti iluna

1. Igor Merino, Barakaldo

2. Beñat Elorza, Zerain

Mila loreko eztia

1. Joxe Martin Beobide, Zizurkil

2. Iñigo Erauskin, Berrobi