Kopuruari begira soilik ez, manifestarien jatorriari begira ere arrakastatsua izan zen GuraSOSek larunbatean Donostian deituta egin zen manifestazioak. Hiriburu erdigunea zeharkatu zuen mobilizazioan, nola ez, Usurbil eta Zubietako herritar ordezkaritza zabala ikusi genuen. Baita erraustegia inguratzen duten udalerrietakoak ere. Nabarmentzekoa izan zen baita, Gipuzkoako beste hainbat txokoetatik etorritako herritarren parte hartzea. Parte hartze jendetsu bezain anitza erakarri zuen GuraSOSen manifestazioak.