Euskarari esaldiak eskaintzeko lehiaketa martxan

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 28a, 11:48

Herriko artixten taldeak jaialdia antolatu du Euskararen Egunerako. Larunbatari begira, lehiaketa bat jarri dute martxan; "Euskarari zein esaldi eskainiko zenioke?". Zuen erantzunak Etumeta AEK euskaltegian, Sutegi udal liburutegian, Udarregi Ikastolaren eraikinetan eta Oiardo Kiroldegian jarriko diren postontzietan utzi ditzakezue, abenduaren 1a baino lehen. "Bertan utzi beharko da esaldia, norbere izen-abizenak jarrita", ohartarazi dute antolatzaileek.

Emailez ere egin dezakezue zuen ekarpena, artixtak@gmail.com helbidera idatziz. Abenduaren 1era arteko parte hartzeko epea egongo da. Irabazlearen izena, abenduaren 3an, Euskararen Egunean antolatu duten jaialdian emango dute ezagutzera. "Gustukoena abenduaren 3ko jaialdian argituko dugu, Mikel Laboa plazan arratsaldeko 18:00etan", iragarri dute antolatzaileek.

Euskararen Eguna

Abenduak 3, larunbata

18:00 Euskararen Eguna:

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Zehaztasunak: "Euskararen Eguna eta Ez dok Amairuren 50. urteurrena ospatze aldera, herriko artixtek kultur jaialdia antolatu dute. Musika, dantza, ikus-entzunezkoak, olerkiak, antzerkia, kantua... izango dira gerturatzen direnen gozamenerako".

Antolatzaileak: herriko artixtak.

Abenduak 5, astelehena

11:45-12:15 Udarregi Ikastolako ikasleak eta Aginagako ikastetxekoak frontoian elkartuko dira euskal abestiak kantatzera.

14:45-16:15 Udarregiko talde bat (LH2. maila) Zubietara joango da bertako Eskolakoekin jaia ospatzera.

16:15-16:30 HH eta LHko 1. ziklokoek gurasoei abestuko diete.

Antolatzaileak: herriko ikastetxeak.