Euriagatik bitan atzeratu ostean, hirugarrenean posible izan da. Zubietarrek jokatu dute azkenean, Endika Abril Errebote Txapelketako final handia. Aurreko igandean izan zen, azaroaren 27an, Villabonako plazan. Luzean taldekoekin lehiatu ziren. Donibane Lohitzunekoak nagusitu ziren; 13-4 irabazi zieten zubietarrei. Zubietarrak beraz, iaz bezala, Endika Abril Errebote lehiako txapeldunorde ditugu. Zorionak!
Taldeak, senide, lagun, zubietar edota Pilota Elkarteko kideekin batera, neurketa amaieran ateratako irudiak dituzue. Erraustegiaren aurkako aldarriari tartea egin zioten argazki sesioan zehar.
Endika Abril Errebote Txapelketako emaitzak
Finala baino ez dute galdu. Txapelketa honetako neurketa guztiak irabazita heldu dira zubietarrak, azken neurketa handira:
2016/09/18: Senpere 0-13 Zubieta
2016/09/25: Noizbait 2-13 Zubieta
2016/10/02: Zubieta 13-2 Txost
2016/10/30: Zubieta 13-5 Endaiarrak
2016/11/06: Zubieta 4-13 Luzean
Txapelketaren berri, hemen: Gipuzkoa Pilota