Gaiaren araberako adostasun maila ezberdina, egin berri den osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2016ko azaroaren 29a

Egin berri da azaroari dagokion osoko ohiko bilkura. Oraingoan, gai zerrenda luzeagoa jorratu dute udal ordezkariek. Honatx bozketen emaitzak:

1-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko urriaren 17tik azaroaren 18ra (2016/0969-2016/1127).

2.2016/1056 dekretuaren berri ematea.

3-2016/1090 dekretuaren berri ematea.

4-2016/1020 dekretua berrestea.

Bozketa: EHBildu eta PSE alde. EAJ aurka. 

5-A-107 Iartza eremuko 107.11 exekuzio unitatean kokatutako herri bidearen trazatu berriaren aldaketa gauzatu ahal izateko jaregitea eta trukaketa.

Bozketa: EHBildu eta PSE alde. EAJ abstentzioa. 

6-Udalaren ahots eta datu komunikaziorako sarearen lizitazioa: eskaintza ekonomiko onena izendatzea.

Bozketa: EHBildu eta PSE alde. EAJ abstentzioa. 

7-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako Berrikuspenaren Testu Bateginaren 02 Aldaketa Puntualaren hasierako onespena.

Bozketa: EHBildu alde. EAJ eta PSE abstentzioa.

8-Toki-garapenaren, sustapen ekonomikoaren eta enpleguaren alorrean Beterri Buruntza udal mailako lankidetza hitzarmena onartzea.

Bozketa: aho batez onartua.

9-Toki-garapenaren, sustapen ekonomikoaren eta enpleguaren alorrean Beterri Buruntza udal mailako lankidetza hitzarmenaren baitan Batzorde Kudeatzailerako bi ordezkari politiko izendatzea.

Bozketa: EHBildu eta PSE alde. EAJ aurka. 

10-Mozioa: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

Bozketa: aho batez onartua.

11-Mozioa: "Zer egin dezaket nik euskararen alde?".

Bozketa: aho batez onartua.

12-Mozioa: Lasarte-Oriako Udalak Atsobakarren entrenamendu-zelaia eta atletismo-pista eraikitzeko egindako eskaerari erantzuna.

Bozketa: EHBildu alde. PSE abstentzioa. EAJ aurka.

13-Mozioa: Elikagaien Bankuaren eta kontsumorako egokiak diren baina salmentarako baztertuta dauden elikagaiak.

Bozketa: aho batez onartua.

14-Mozioa: Erraustegia Erabakia.

Bozketa: EHBildu alde. EAJ eta PSE aurka.