Usurbildarren produktu eta aurkezpen saioak, 51. Durangoko Azokan

Noaua Aldizkaria 2016ko aza. 30a, 10:35

Ohi baino lehenago irekiko ditu ateak aurten, 51. Durangoko Azokak. Bi egun barru, abenduaren 2tik 6ra aurten. "Bizitzekoa DA!" aldarria hautatu dute edizio honetarako. "Hori da Azokak indartu gura duen ideia: Azokara etortzeak merezi du, esperientzia aberasgarria da, publiko guztientzat dago plana", antolatzaileen esanetan. Azken urtean argitaraturiko usurbildarren produktu ugari aurkituko ditugu Durangon egunotan; Yolanda Arrieta, Rukula, Izeberg, Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe, Labrit…

Usurbildarren hitzorduak

Eskaintza zabala prestatu dute Durangoko Azokan. Tartean, hitzaldi eta zuzeneko hainbat emanaldi. Mahai baten bueltan nahiz oholtza gainean, usurbildarrak ere ikusiko ditugu solasean nahiz tailer edota kontzertuak eskaintzen:

Abenduak 2, ostirala

10:30-11:30 / 12:00-13:00 Areto Nagusian: Yolanda Arrietaren “Nola egin liburu baten iruzkina” tailerra Areto Nagusian.

Abenduak 3, larunbata

12:30-13:00 Saguganbara eremuan: "Kulun-kuttunak" olerki liburuaren aurkezpena, Yolanda Arrieta idazlearen eta Aitziber Alonso ilustratzailearen eskutik. Familia osoari zuzenduriko olerki liburua aurkeztuko dute.

16:30-17:00 Ahotsenea Solasaldiak eremuan: Jakoba Errekondo, Asisko, Unai Iturriaga, “Mattin”, Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Zaldieroa, Unai Gaztelumendi eta Joseba Larretxe: "Bizi Baratzea, Altza Porru".

19:00-19:30 Ahotsenea Zuzenekoak eremuan: Izeberg: "Lurrik ez begi bistan".

Abenduak 4, igandea

15:40-16:10 Ahotsenea Zuzenekoak gunean, Labriten emanaldia: “Zortzi”.

Abenduak 5, astelehena

14:20-14:50 Ahotsenea Zuzenekoak gunean: Rukula taldearen kontzertua: "Rukula".

17:00-17:30 Areto Nagusian: “Ilargiaren Egutegia, Bizi Baratzea” egutegiaren aurkezpena, Jakoba Errekondo eta Pello Zabalarekin.

Informazio gehiago: http://durangokoazoka.eus/eu/