Mikel Laboa gogoan, bere heriotzaren zortzigarren urtemugan

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 1a, 09:39

Zortzi urte bete dira abenduaren lehen egun honetan, Mikel Laboa zendu zenetik. Ordutik, urtero hutsik egin gabe, beti oroitzen da artista handia gaurko egunez Usurbilen. Laboak utzitako ondarea entzungai jartzen du Udalak, bere omeneko plaza eta eskulturaren bueltan. Baita gaurkoan ere; Laboaren musika entzungai izango duzue egun osoz, frontoi atzealdean.

Laboaren omeneko erakusketa jarri dute baita gaurko egunez, Sutegi udal liburutegian. Ondoan duzue, sare sozialen bidez zabaldu duten irudian ikusgai jarri dituzten Laboaren sortze lanak.

Irudia: Sutegi udal liburutegia.