#Baietz200000 ekimena

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 1a, 14:19

ETBk ez zuen azaroaren 26an GuraSOSek antolatu zuen manifestazioaren berririk eman. Honen aurrean, ekimen bitxia jarri dute martxan. Manifestazioari buruzko albistea osatu dute eta sarera igo. Erronka hau gainditu nahi dute: egun horretan ETB1 eta ETB2ko albistegiek izan zuten audientzia maila gainditzea, 200.000 ikusle. Bideoak 200.000 bisita gainditzeko lan horretan, herritarren eta hedabideen laguntza eskatu dute gaur. Hauxe duzue bideoa: