Asteburu lasaiagoa, kirol hitzorduei dagokienean

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 3a, 08:08

Eskubaloi neurketak izango ditugu asteburuan. Baina badira asteotarako deialdi gehiago ere. Abenduaren 5era arte zabalik segiko du, Andatza M.K.T.-k hilaren 11rako Artikutza inguruetara antolaturiko txangorako izen emateak. Usurbil F.T.-k ere beste bi ekimen jarri ditu martxan; infantil mailako jokalarientzako argazki lehiaketa eta Bartzelonarako bidaia prestatzeko bilera informatiboa datorren astelehenean:

Eskubaloia Kiroldegian

Abenduak 3, larunbata

09:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Leizaran A

10:15 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Argiki

11:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Arrasate

13:00 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza

19:15 Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, kadete mutilak Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza

Abenduak 4, igandea

10:00 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Usurbil K.E.-Suregranca Gran Canaria

12:00 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Uharte

Abenduak 6, asteartea

10:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Eibar C

Eskubaloia, Euskal Selekzioa

Abenduak 4,5,6

-Espainiako Txapelketa prestatzeko Madril, Gaztela eta Leon eta emakumezko jubenilen euskal selekzioaren arteko txapelketa, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Estitxu Berasategi Eizagirre eta Ane Irazabal Esnaola deitu dituzte hitzordura. 

-Espainiako Txapelketa prestatzeko mutilen kadete mailako Madril, Gaztela Leon eta euskal selekzioaren arteko txapelketa Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Julen Nazabal deitu dute hitzordura.

Argazki lehiaketa eta Bartzelonara bidaia, Usurbil F.T.-ren ekintza berriak

Irailean 40 urte bete zituen futbol taldeen bilgunetik, urtemugaren harira, ekimen bereziak iragarri zituzten. Bi egitasmo berri jarri dituzte martxan.

Argazki lehiaketa

Usurbil F.T.-ko infantil neska eta mutilei zuzendurikoa. Abenduaren 12ra arteko epea dute argazkiak atera eta aurkezteko. Haraneko mugimendua isla dezakete irudiok, antolatzaileek adierazi dutenez; jolasak, lagun artea, elkarlana… Edota bestela, Usurbil, auzoak, natura. Bi gaiokin lotuta, parte hartzaileek aurkezturiko argazkien proiekzioa eta sari banaketa egingo du Usurbil F.T.-k abenduaren 16an Potxoenean.

Bartzelonara bidaia

Duela zazpi urte egin zuten moduan, 2017ko apirileko Aste Santuko oporraldian Bartzelonara bidaia antolatzekotan da Usurbil F.T., apirilaren 15 eta 16ko asteburuan Realak Bartzelonaren aurka jokatuko duen neurketa izango dela baliatuta. “Bidaia Bartzelonaz gozatu eta Barça-Reala partida ikusi nahi duen ororentzat izango da”, iragarri dute antolatzaileek. Bidaia prestatzen hasteko, eta behar beste argibide jasotzeko informazio bilera deitu du Usurbil F.T.-k, abenduaren 5erako 18:00etan Potxoenean.

Artikutzako trenbide zaharraren bidea osatzeko gonbita, Andatza M.K.T.-tik

Mendi Astea ospatu ostean, gogoan izan, abendurako eta urtarrilerako ere irteera bana antolatu dituela Andatza M.K.T.-k. Abenduaren 11n, Artikutzako trenbide zaharraren ibilbidea osatzera animatzen gaituzte. Izen ematea zabalik egongo da, abenduaren 5era arte.

Talderako eta irteeren egutegia osatzeko laguntza

2017rako txangoen egitaraua herritarren ekarpenekin osatu nahi luke Andatza M.K.T.-k, “ahal den xehetasun eta ezaugarri gehienekin. Krokisa edo mapa, ibilbidearen luzera, abiapuntua, amaiera tokia eta igotzen diren lepo edo gailurrak oso datu interesgarriak dira ibilaldia aurkezterakoan”. Proposamenak ostegunero 19:00etan Andatza M.K.T.ren egoitzara helarazi, bertako postontzian utzi edo andatza@hotmail.com helbidera bidali daitezke.

Beste ohar bat; Andatza M.K.T.-k baztarkideak behar ditu. "Andatza Mendi Elkarteko batzarra zortzi partadaideek osatzen dugu. Gaur egun hiru toki hutsik daude eta partaidetza behar dugu. Andatza Mendi Elkarteak antolatzen dituen ekintzak eta mendi irteerak antolatzen (2017koak prestatu behar ditugu) parte hartu nahi baduzu,  jarri harremanetan gurekin andatza@hotmail.com helbidera mezua bidaliz edo ostegunetan arratsaldeko 19:00etan Andatza Mendi Elkarteko egoitzara agertuz".

Abenduak 11, igandea

Mendi irteera: Artikutzako trenbide zaharraren ibilbidea.

Zehaztasunak: "Azaroko Mendi Astearekin 2016ko egitaraua amaitutzat ematea aurreikusten zen, baina bazkideen gogoak ikusirik, abenduan eta urtarrilean ere mendi irteerak antolatzea erabaki da. Abenduaren 11n Oiartzungo Karrikatik abiatuta, Artikutzako trenbide zaharraren bidea ezagutuko dugu".

Abiatzeko hitzordua: 08:00etan Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: Karrika-Kausoro, Artikutzako trenbide zaharra. 9 km.

Izen ematea: 8 euroko ordainketa egin abenduaren 5a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Andatza M.K.T.-ren irteeretan derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orria aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea".

Irudia eta informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.