Usurbildarren produktu eta aurkezpen saioak gaurtik, 51. Durangoko Azokan

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 2a, 10:00

"Bizitzekoa DA!", eta horretara gonbidatzen gaituzte gaurtik, abenduaren 2tik 6ra ospatuko den 51. Durangoko Azokako eskaintzaz gozatzera. Albiste honi atxikia duzuen bideoa prestatu dute gonbita luzatzeko. Ipar Euskal Herriak leku eta indar berezia izango duen edizio honetan, "hamar urte betetzen baitira EKEk eta Gerediagak hitzarmena sinatu zutenetik".

Azken urtean argitaraturiko usurbildarren produktu ugari aurkituko ditugu Durangon egunotan; Yolanda Arrieta, Rukula, Izeberg, Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe, Labrit…

Usurbildarren hitzorduak

Eskaintza zabala prestatu dute Durangoko Azokan. Tartean, hitzaldi eta zuzeneko hainbat emanaldi. Mahai baten bueltan nahiz oholtza gainean, usurbildarrak ere ikusiko ditugu solasean nahiz tailer edota kontzertuen eta bidez, lan berrienak aurkezten:

Abenduak 2, ostirala

10:30-11:30 / 12:00-13:00 Areto Nagusian: Yolanda Arrietaren “Nola egin liburu baten iruzkina” tailerra Areto Nagusian.

Abenduak 3, larunbata

12:30-13:00 Saguganbara eremuan: "Kulun-kuttunak" olerki liburuaren aurkezpena, Yolanda Arrieta idazlearen eta Aitziber Alonso ilustratzailearen eskutik. Familia osoari zuzenduriko olerki liburua aurkeztuko dute.

16:30-17:00 Ahotsenea Solasaldiak eremuan: Jakoba Errekondo, Asisko, Unai Iturriaga, “Mattin”, Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Zaldieroa, Unai Gaztelumendi eta Joseba Larretxe: "Bizi Baratzea, Altza Porru".

19:00-19:30 Ahotsenea Zuzenekoak eremuan: Izeberg: "Lurrik ez begi bistan".

Abenduak 4, igandea

15:40-16:10 Ahotsenea Zuzenekoak gunean, Labriten emanaldia: “Zortzi”.

Abenduak 5, astelehena

14:20-14:50 Ahotsenea Zuzenekoak gunean: Rukula taldearen kontzertua: "Rukula".

17:00-17:30 Areto Nagusian: “Ilargiaren Egutegia, Bizi Baratzea” egutegiaren aurkezpena, Jakoba Errekondo eta Pello Zabalarekin.

Azokak 8 gune

-Areto Nagusia: ekitaldi ofizialen gunea. Kultur sektorearen solasaldi eta mahainguruen gunea.

-Ahotsenea: musikari eta idazleen gunea.

-Irudienea: euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren lekua.

-Plateruena: taberna eta kontzertuak gauetan.

-Kabi@: kultura eta eduki libreen gunea.

-Saguganbara: ume eta gazteekiko transmisioa lantzeko gunea.

-Szenatokia: arte eszenikoak taula gainean.

-Azoka TB: streaming bidez, emisio jarraitua azokak iraun artean.

Informazio gehiago: http://durangokoazoka.eus/eu/