Sortu birfundatzeko bigarren eztabaida saioa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 2a, 10:04

Aurrerabidean segitzen du Sortu birfundatzeko prozesuak. Ponentzia eta zuzendaritza taldeen hautaketaren ostean, "larunbat honetan bigarren eztabaidari ekingo diogu. Oraingoan herriko kontuetaz ariko gara. Nolako Sortu nahi duzu zure herrian?". Gai honen inguruan aritzeko batzarra deitu Usurbilgo Sortuk larunbat honetarako, abenduak 3, goizeko 10:00etan Potxoenean.

Erabakiak, komunitate osoaren esku

Birfundazio prozesuan akreditatzen denari, prozesuan parte hartzeko aukera zabala eskainiko zaio; "informazio osoa zuzenean jasotzeko aukera, hautagaiak aurkeztu, iritzia eman, eztabaidan parte hartzeko aukera eta bozkatzeko eskubidea" hain zuzen. Modu honetan, Sortuk parte hartzea komunitate osora zabaldu nahi du. "Birfundazio prozesuan hartutako erabakiak komunitate osoaren esku utzi nahi ditugu. Parte hartzea zabaldu nahi dugu, eztabaidetan sakondu eta bozkatzeko eskubidea komunitatea osoan bermatuz", Sortutik aditzera eman dutenez.

Birfundazio prozesuaren egutegia

-Azaroak 4: Birfundazioaren aurkezpena eta afaria egin zuten Aitzaga Elkartean.

-Azaroak 19: Ponentzia eta zuzendaritza taldeen hautaketa.

-Abenduak 3: Emendakin partzialak eta zerrenda irekien hautagaiak.

-Urtarrilak 7: Emendakinen eztabaida eta zerrenda irekien hautaketa.

-Urtarrilak 21: prozesuaren amaierako Kongresua.

(Kongresu amaierako ekitaldia izan ezik, gainerako batzarrak Usurbilen, 10:00etan Potxoenean)

Informazio gehiago: partehartu.sortu.eus