Usurbildarren 3 aurkezpen saio gaur, 51. Durangoko Azokan

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 3a, 08:17

Zabalik da atzotik 51. Durangoko Azoka. Larunbat honetan Landakora gerturatzen bazarete, usurbildar bat baino gehiagorekin topo egingo duzue. Joseba Larratxe bere lan berriena, "Eneko Aritza, lehen errege baskoia" komikia sinatzen aurkituko duzue, Yolanda Arrieta bere "Kulun-kuttunak" olerki liburua aurkezten. Larratxe eta Jakoba Errekondo "Bizi baratzea, Altza Porru" liburuaz solasean, eta Izeberg oholtza gainean:

Abenduak 3, larunbata

12:30-13:00 Saguganbara eremuan: "Kulun-kuttunak" olerki liburuaren aurkezpena, Yolanda Arrieta idazlearen eta Aitziber Alonso ilustratzailearen eskutik. Familia osoari zuzenduriko olerki liburua aurkeztuko dute.

16:30-17:00 Ahotsenea Solasaldiak eremuan: Jakoba Errekondo, Asisko, Unai Iturriaga, “Mattin”, Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Zaldieroa, Unai Gaztelumendi eta Joseba Larretxe: "Bizi Baratzea, Altza Porru".

19:00-19:30 Ahotsenea Zuzenekoak eremuan: Izeberg: "Lurrik ez begi bistan".

Abenduak 4, igandea

15:40-16:10 Ahotsenea Zuzenekoak gunean, Labriten emanaldia: “Zortzi”.

Abenduak 5, astelehena

14:20-14:50 Ahotsenea Zuzenekoak gunean: Rukula taldearen kontzertua: "Rukula".

17:00-17:30 Areto Nagusian: “Ilargiaren Egutegia, Bizi Baratzea” egutegiaren aurkezpena, Jakoba Errekondo eta Pello Zabalarekin.

Azokak 8 gune

-Areto Nagusia: ekitaldi ofizialen gunea. Kultur sektorearen solasaldi eta mahainguruen gunea.

-Ahotsenea: musikari eta idazleen gunea.

-Irudienea: euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren lekua.

-Plateruena: taberna eta kontzertuak gauetan.

-Kabi@: kultura eta eduki libreen gunea.

-Saguganbara: ume eta gazteekiko transmisioa lantzeko gunea.

-Szenatokia: arte eszenikoak taula gainean.

-Azoka TB: streaming bidez, emisio jarraitua azokak iraun artean.

Informazio gehiago: http://durangokoazoka.eus/eu/