Euskararen alde egin dezakegunaz hausnartzeko udal adierazpena aurten

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 3a, 08:59

Lehen aldiz, herri-erakunde guztiek bat egin duten adierazpena prestatu da, abenduaren 3 honetan ospatuko den Euskararen Egunari begira. Tokian tokiko erakundeak bere eremuetan aurkezten eta onartu dira egunotan. Usurbilgo Udalak asteartean egin zen azaroko osoko ohiko bilkuran aho bateko babesa eman zitzaion, "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" aldarria daraman adierazpenari. 

Galdera honi buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu azaroaren 29an Udalak aho batez onarturiko adierazpenak, "guztion ekarpenak baitira baliagarri eta onuragarri euskararen biziberritzerako eta guztion arteko elkarbizitza sendotzeko". Oraindik orain, gurean bi hizkuntz ofizial izan arren, mozioak gogorarazten duenez, "helburu izaten jarraitzen du, gizartean oro har, hizkuntzen arteko berdintasun sozialera iristeak". Testuak zehazten du helburua, "euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea" dela. 

Euskararen Eguna

EHBilduk aurkezturiko mozioa bozkatu baino lehen, herriko artixten taldeak Euskararen Egun honetarako, eta Ez Dok Amairuren 50. urtemugaren harira, gaur 18:00etan Mikel Laboa plazan antolatu duen kultur jaialdian parte hartzeko gonbita luzatu zuen udal gobernu taldeak.