Herritar sortzaile talde batek kultur jaialdia antolatu du larunbat honetan izango dugun Euskararen Egunerako. Eguna bera harrotasunez ospatzeaz gain, 50 urte bete dituen eta Usurbilekin lotura estua izan zuen Ez Dok Amairu mugimendua omendu nahi da, sortzaileok antolatu duten kultur jaialdi baten bidez. Jaialdia, larunbat arratsaldeko 18:00etan hasita ospatuko da, Mikel Laboa plazan. "Musika, dantza, ikus-entzunezkoak, olerkiak, antzerkia, kantua... izango dira gerturatzen direnen gozamenerako", iragarri dute antolatzaileek.
Jaialdian zehar, egunotan, "Euskarari zein esaldi eskainiko zenioke?" lehiaketan parte hartzeko herriko hainbat guneetan jarri dituzten kaxetan bildutako esaldien artean gogokoena hautatuko da. Eta esaldia nork idatzi duen, egilea bera ere ezagutzera emango da. Taldearekin hartuemanetan jarri nahi duenak hauxe du komunikaziorako bidea: artixtak@gmail.com
Euskararen Eguneko ospakizunak astelehenera arte luzatuko dira. Abenduaren 5ean, ikasleen txanda:
Euskararen Eguna
Abenduak 3, larunbata
18:00 Euskararen Eguna:
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: "Euskararen Eguna eta Ez dok Amairuren 50. urteurrena ospatze aldera, herriko artixtek kultur jaialdia antolatu dute. Musika, dantza, ikus-entzunezkoak, olerkiak, antzerkia, kantua... izango dira gerturatzen direnen gozamenerako".
Antolatzaileak: herriko artixtak.
Abenduak 5, astelehena
11:45-12:15 Udarregi Ikastolako ikasleak eta Aginagako ikastetxekoak frontoian elkartuko dira euskal abestiak kantatzera.
14:45-16:15 Udarregiko talde bat (LH2. maila) Zubietara joango da bertako Eskolakoekin jaia ospatzera.
16:15-16:30 HH eta LHko 1. ziklokoek gurasoei abestuko diete.
Antolatzaileak: herriko ikastetxeak.