Irailaz geroztik aldiro, herriko kultur ondareari loturiko bisita gidatuak antolatzen ari da Usurbilgo Udala herritik barrena. “Harria hitz” ekimenaren hurrengo saioa, ostegun honetarako, abenduaren 8rako iragarri dute. Bisita gidatua, eguerdiko 12:00etan abiatuko da frontoitik. "Mendibururen eskultura, Usurbilgo plaza eta Zumetaren murala bisitatuko ditugu, hala sorkuntza-ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz", aurreratu dute. Interesdun orok, informazio gehiago jaso eta aldez aurretik izen emateko, 605 729 802 telefono zenbakira deitu edo info@ereiten.com helbidera idatzi dezake. Gehienez, 30 lagunentzako tokia egongo da.