"Gutik Zura" filma ikusteko sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 5a, 08:37

Donostiako Zinemaldian estreinaturiko filma, Sutegin proiektatuko da igande honetan, abenduaren 11n 19:00etan, NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik. “Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz”.

Sarrerak salgai

Jon Maiak zuzenduriko ikus-entzunezkoaren “helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da”. Informazio gehiago: zura.eus

Proiekziorako sarrerak aurrez eskuratu ahalko dituzue 6 eurotan, Bordatxon, Lizardin eta NOAUA!n. NOAUA!ko bazkideek, 4 eurotan erosi ahalko dituzte NOAUA!n bertan.