Oraingoan asteburuan, larunbatez egokitu denez, astelehen honetan ospatuko dute ikastetxeek, abenduaren 3ko Euskararen Eguna. Udarregi Ikastolako eta Aginagako Herri Ikastetxeko ikasleek batera abestuko dute frontoian. Arratsaldean, Udarregiko talde bat Zubietara da, bertako eskolakoekin Euskararen Eguna ospatzera. Eta txikienek gurasoei abestuko diete, arratsaldeko klasea amaitu baino lehen:
Abenduak 5, astelehena
11:45-12:15 Udarregi Ikastolako ikasleak eta Aginagako ikastetxekoak frontoian elkartuko dira euskal abestiak kantatzera.
14:45-16:15 Udarregiko talde bat (LH2. maila) Zubietara joango da bertako Eskolakoekin jaia ospatzera.
16:15-16:30 HH eta LHko 1. ziklokoek gurasoei abestuko diete.
Antolatzaileak: herriko ikastetxeak.