Gaur ere usurbildarrak 51. Durangoko Azokan. Rukulak bere lehen lana aurkeztuko du kontzertu bidez. Jakoba Errekondok, “Ilargiaren Egutegia, Bizi Baratzea” egutegia. Bestalde, Durangoko Sapuetxe Gaztetxean 17. Azota Alternatiboa ospatzen ari dira egunotan. Egitarau honen baitan, astelehen goizeko 11:00etan sukaldaritza beganoari buruzko tailerra eskainiko dute Usurbilgo Gaztetxeko kideek.
Abenduak 5, astelehena
14:20-14:50 Ahotsenea Zuzenekoak gunean: Rukula taldearen kontzertua: "Rukula".
17:00-17:30 Areto Nagusian: “Ilargiaren Egutegia, Bizi Baratzea” egutegiaren aurkezpena, Jakoba Errekondo eta Pello Zabalarekin.
Azokak 8 gune
-Areto Nagusia: ekitaldi ofizialen gunea. Kultur sektorearen solasaldi eta mahainguruen gunea.
-Ahotsenea: musikari eta idazleen gunea.
-Irudienea: euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren lekua.
-Plateruena: taberna eta kontzertuak gauetan.
-Kabi@: kultura eta eduki libreen gunea.
-Saguganbara: ume eta gazteekiko transmisioa lantzeko gunea.
-Szenatokia: arte eszenikoak taula gainean.
-Azoka TB: streaming bidez, emisio jarraitua azokak iraun artean.
Informazio gehiago: http://durangokoazoka.eus/eu/