Erabiltzen ez duzuen jolas edo jostailurik izango duzue etxean. Abenduaren 17an, 11:00-13:00 artean frontoian ospatuko den Jostailu Erabilien Azokan izango duzue trukatu eta berrerabiltzeko aukera. Bezperatan, abenduaren 15ean eta 16an bideratuko du gaion bilketa Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakustaretoan. Urtero moduan, gogoan izan, ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.