Jai egunak tarteko, aste honetan ez duzue NOAUA! aldizkaririk izango. Hurrengoa beraz, abenduaren 16an plazaratuko dugu. Zorion agur edo oharrik baldin baduzue, erredakzioa@noaua.eus helbidera bidali. Abenduaren 12ko goizeko 11:00ak arteko epea dago. Abenduaren 16koa, urteko azken aurreko astekaria izango da. 2016ko azken NOAUA!, eguberrietako gehigarri, 2017ko egutegi eta guzti, abenduaren 23an jasoko duzue.
Zozketa bazkideen artean
Azken hilabeteotan sarritan errepikatu dizuegu. NOAUA!ko bazkide izateak saria dakar. Hainbat zozketa egiten ari gara urtean zehar. Egunotan, sari gehiago zozketatuko ditugu, NOAUA! kideon artean. Zorte on!
-Egonaldia Errioxan: Logroñoko hotel batean 2 lagunentzako bi gau, gosaria eta bodegara bisita.
-2 lagunentzako afaria Atxega Jauregian.
-Abenduaren 11n 19:00etan Sutegin proiektatuko dugun "Gutik Zura" filma ikusteko bi sarrera.
Sariok eta aurrerago zozketatuko ditugunak irabazi, Errenta Aitorpenean hobaria izan, edota NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko ekitaldietarako sarrerak merkeago eskuratu nahi badituzue, etorri NOAUA!ra eta segituan tramitatuko dizugu bazkidetza. Urtean 40 euro besterik ez dira.